IZAZPI FILOSOFIA

        Sena eta Oreka

Orain dela urte batzuk lanerako txakurren eta naturarekiko zaletasunak bultzatuta Dobermann arraza aukeratu genuen gure familiako parte izan zedin. Horretarako espainia mailan ezagunak diren bi afijotatik ekarri genituen gure txakurrak:

- Fany de Bertiz (Turko de Swarlazd + Cava de Bertiz)

- Jeyk de Énfasis (Connor de Énfasis + Arrbass Catriel)

Etorkizunean izan daitezken txakurkumeak direla eta, Izazpi afijoa sortzea erabaki dugu.

Gure txakurrak, familia eta naturarekin harreman zuzenean bizi dira, arraza honek dituen berezko sena eta lanerako gogoa lantzen ditugularik: kirola, segurtasuna, familia, beste animaliekiko harremanak ...

Gure asmoa ez da momentuz behintzat honetatik bizitzea, hau guretzat zaletasun bat baino haratago, pasio bat da. Izazpi afijoko txakurkumeak arraza zoragarri honi sor zaion errespetuaz eta beren beharrak asetuko dituen familiatako kideak izatea da gure helburua.